Energia-komunitateak

Onurak

Energia subiranotasuna ipar izanda, energia iturri iraunkorren erabilera, eta herri eta auzoen garapen komunitario eta ahalduntzea dira, energia-komunitatearen ezaugarri nagusietako batzuk.

Sortuko dituen onurak honakoak dira, besteak beste:

Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan lagunduko dute. Trantsizio energetikoaren norabidean, energia eredua aldatu beharrean gara, eta energia-komunitateak bide horretan lagunduko duten tresna dira.
Sortutako energia guztia hurbileko energia berriztagarria izango da: tokiko sorkuntza bultzatuko da kanpo dependentzia energetikoa murriztuz.
Auto kontsumituriko energiak aurrezpenak ekarriko ditu energia fakturetan.
Herritarrak kontsumitutako energiaren zati bat sortuko du enpresa multinazionalen menpekotasuna gutxituz.
Komunitateak tokian tokiko beharren arabera hartuko ditu erabakiak.
Pobrezia energetikoa bizi duten familiei laguntzeko tresna egokia izan daiteke.
Tokiko ekonomia garatzen dute, bertako instalatzaileei aukerak areagotuz.

HARREMANETAN JARRI

Zure herrian energia-komunitatea sortzea nahi izan
ezkero harremanetan jarri.

HARREMANETAN JARRI

Zure herrian energia-komunitatea sortzea nahi izan ezkero harremanetan jarri.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.