Debagoienean
Hona hemen gaur arte ekimen honen bitartez sortu diren energia-komunitateak.
Debagoieneko energia-komunitateak
Elgeta
Ixotzen Koop. S.
Elgetako herritarren artean, energia larrialdiaren inguruko lanketa egiteko irabazi asmorik gabeko kooperatiba. Lanketa horretan epe motzeko helburu nagusiak dira herritarren kontzientziazioa eta formakuntza, eta energia berriztagarrien tokiko sorkuntza.
Ofizialki 10, interesa adierazi duten herritar kopurua 58.
Web orrirako esteka | – |
Partaide izateko esteka | https://labur.eus/ixotzen |
Email-a: ixotzen@gmail.com
Arrasate – Aratxabaleta – Eskoriatza – Leintz Gatzaga
Leintz Bailarako Ekiola
Kooperatiba eran egituratutako energia-komunitate bat da LB Ekiola. Bertan herritarrek eta PYME-ak eguzki-parke txiki (1MW) baten bidez hornituko dira energiaz eta kooperatiban parte hartuko dute energia sortzeko eta kudeatzeko.
Autohornikuntza bultzatu nahi du EKIOLAk, kanpoko iturriekiko mendekotasuna murriztu eta energia berriztagarri iraunkorrak sustatu. Erakundeek eta herritarrek klimaren alde egingo duten apustu handia da.
Gaur egun 250 partaide. Asmoa 450 bat familia hornitzea.
Web orrirako esteka | https://leintzbailara.ekiola.eus/ |
Partaide izateko esteka | https://leintzbailara.ekiola.eus/elkartu-nahi-dut/ |
Email-a: info@leintz-bailara.ekiola.eus
Debagoieneko kanpo dauden energia-komunitateak
Otxandio
Oreka
Kooperatiba bat da, bazkide kontsumitzaileek daukate gehiengoa, eta udala eta Hamaika Lore (egoera ekonomiko zailean dauden atzerritarrekin lana egiten du) elkartea daude bazkide laguntzaile bezala.
90 pertsonak adierazi dute autokontsumo partekatuan parte hartzeko interesa, baina oraindik ez dugu bazkidetza prozesua abiatu.
Web orrirako esteka | – |
Partaide izateko esteka | – |
Email-a: oreka.otxandio@gmail.com